DZAST AHOTSAK 2006 Urtetik gaur arte

Abesbatza


Dzast Ahotsak 2006ko irailean, koru musikan ohikoak ez diren errepertorioak aztertu, probatu eta zabaltzeko  asmoa  zuen  musika maitale talde baten iniziatibaz sortu zen. 

Dzast taldeak bi helburu nagusi erdiesteko aukeratzen ditu bere proiektuak. Alde batetik,  korurako euskal musikaren inguruan hainbat musikagilek egindako lana berreskuratu, eta  enkarguz jasotako obrekin errepertorioa handitu. Beste batetik, musika garaikidean arreta  berezia ipiniz, gaur egun baztertua den XX. eta XXI. mendeko musika korala jorratu eta ezagutzera ematea. Nahiz eta bere interesa XX. eta XXI. mendeetan zehar konposatutako musikara bideratzen den, Dzast Ahotsak ez ditu alde batera usten lehenagoko garaietako musika lanak, Monterverdik eta Gesualdok konposaturikoak esaterako.

Adin eta eskarmentu maila ezberdineko talde heterogeneoa da Dzast. Gaur egun proiektu eta  programa zehatzak egiteko elkartzen diren 28 abeslariz osatuta dagoen abesbatza da.    Bakarrik eta beste taldeekin hainbat kontzertu eskaintzeaz gain, Gasteizko Ganbara Orkestrarekin batera emandakoak esaterako, filme desberdinetako soinu  bandetan parte hartu izan du. Aipatzekoak dira ere Musikaste (Errenteria) eta Bernaola (Vitoria-Gasteiz) festibaletatik jasotako gonbidapenak, baita “Biasteriko  hiribildua” Abesbatzen IX Topaketan emandako emanaldia ere. 

Sortu zenetik Dzast Ahotsak Jabolo Sagastumek zuzentzen du.



ACCESO ÁREA CLIENTES

Introduce usuario y contraseña: