Berriak Gaurkotasuna eta hurrengo kontzertuak

Berriak

02/01/2020

Kurtso bukaerako kontzertua, 2020-ko Otsailak 8an

imagen_noticia

Hurrengo Otsailak 8-an kurtso bukaerako kontzertua emango dugu Vitoria-Gasteizko Santa Maria Aingeruaren parrokian. Programa, XX. MENDEKO AHOTSAK: HIZKUNTZA BATEN BILAKETA
Neoclasizismotik neofolk-era izango da.

Programa honek XX. mendeko musika koraleko musikagile nabarmenenetariko batzuen ibilbidea aurkeztea du helburu, euren lan esanguratsuenetariko batzuen bitartez. Aurkezten dugun bidaia ez da lineala, kronologikoa baizik, aurreko mendeko musikaren garapenean gertatu ziren hainbat mugimendu estetikoa igaroz, hala nola, “neo” deiturikoak (neoklasizismoa, neofolka, etab.). Guztiek dute oinarri sonoritate eta armonia berrien ikerketa, adierazpen eta ahots teknika modu berriak eta konposizio prozedura berrien bilaketa.

Bidaia honetan zehar Duruflé, Ibargutxi eta Aita Donostiaren erlijiotasun sakona sentituko dugu; bakearekiko konpromiso irmoa zuten Copland, Britten eta Casalsen lanak; Europako tradizio polifonikoetan interes berezia duten Sandstöm, Taverner eta Hawley; Pizzetti eta Barberrek poesia sinbolikoak musika bihurtzeko saiakerak; sonoritate trenkatzaileak bilatzeko Schabowskik egindako esperimentuak; eta Javi Bustok folklorean bilatzen duen inspirazioa.

Baina, dudarik gabe, hauxe da aipatutako musikagile guztiak batzen duena: giza ahotsaren ezagutza eta honekiko interesa, eta XX. mendeko musikaren bilakaeran giza ahotsa funtsezko tresnatzat hartu izana.

 

KONTZERTU PROGRAMA

  • Es ist ein Ros entsprungen (1609 -1990). SANDSTRÖM, Jan - 05:15
  • Help us, O Lord (1921). COPLAND, Aaron - 02:58
  • O vos omnes (1932). CASALS, Pau - 03:40
  • Aitak et’amak (1935). DONOSTIA, Aita - 02:35
  • Rosa Mystica (1939). BRITTEN, Benjamin - 04:10
  • Cade la sera (1942). PIZZETTI, Ildebrando - 03:30
  • Ubi Caritas (1966). DURUFLÉ, Maurice - 02:30
  • To be sung on the water (1968). BARBER, Samuel - 02:50
  • Nire herria (1974). IBARGUTXI, Emiliano - 03:55
  • The Lamb (1982). TAVERNER. John - 3:50
  • Io son la primavera (1986). HAWLEY, William - 02:50
  • HOP! Übung coral 1 (1989). SCHABOWSKI, Günter  - 03:10
  • Sagastipean (1990). BUSTO, Javi - 06:15

 

*IRAUPEN GUZTIAK GUTXIGORABERAKOAK DIRA

ACCESO ÁREA CLIENTES

Introduce usuario y contraseña: